Azkueren online hiztegian bilaketa konplexuak errazteko oinarrizko komodin batzuen erabilera sartu du.
«Komodinak» karaktere bereziak dira, eta testu-kate batean ezezagunak diren karaktereak ordezkatzeko erabiltzen dira. Hitzen bilaketak egiteko balio dute, eredu espezifiko bati jarraituz, antzeko sarrerak bilatzeko, edo edozein zalantza daukagun sarreraren zatia ordezkatzeko.
Komodina | Azalpena | Adibidea |
---|---|---|
* | Karaktere-zenbaki oro adierazten du. | Bilaketa: “e*xe”. Bilaketa sarrera hauek aurkitzen ditu: “etxe”, “eltxe”, “ezinotxe” |
_ | Karaktere bakarra adierazten du. | Bilaketa: “e_xe”. Bilaketa: sarrera hauek aurkitzen ditu: “etxe”, “erxe” |
Komodinak edozein zatitan erabil daitezke, bilaketa berean hainbat aldiz.