Resurrección María de Azkue Aberasturiren obra izugarria, "Diccionario vasco-español-francés", 1906an argitaratua, formatu digitalean lehen aldiz, Aurten Bai Fundazioaren eskutik.
Ezagut itzazu garai hartako euskalkiak, bitxikeriak eta lexiko-birak.
Sarrera bakoitza bere euskalkiarekin eta erabiltzen zen herriekin idatzita. 300 herri baino gehiagotako euskal geografiako, Iparraldeko eta Hegoaldeko 7 euskalkiei buruzko datuak.
Azkuek gaztelania eta frantseserako itzulpenekin prestatu zuen hiztegia. Zuk hizkuntza bat edo beste erabil dezakezu. Edo biak, nahiago baduzu. Zure esku dago. Dena klik batean.
Aipuak eta haien jatorria: egilea eta bakoitzaren lana. 76 autore, Leizarragatik Ziberora, Bibliatik “Ciberouko botanika edo lantharen Jakitatia”ra.