
1988az geroztik euskararen eta euskal kulturaren alde lanean dihardugu.
LANKIDETZAK HAINBAT PROIEKTUTAN:

ETXEPARErekin dugun hitzarmenari esker, Etxepareko irakurletza sareko mundu osoko euskal ikasketetako ikasleek egonaldiak egiteko aukera dute Zornotzako Barnetegian.

“Hesia urraturik: Xabier Lete in memoriam” oratorio sinfoniko-korala argitaratzeko babesletza akordioa.

Caritas Euskadik eta Aurten Bai Fundazioak hitzarmen bat sinatu dute migratzaileei eta baliabiderik ez duten edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonei euskara ikastea errazteko.

Mapuzugunaren, maputxeen hizkuntzaren, biziberritze-prozesuan garatzen ari den barnetegi-dinamika indartzea du xede Garabiderekin sinatutako hitzarmenak.

Jakinola Maison des Langues erakundearekin egindako proiektu mugakidea Amets Arzallusen “Miñan” liburua Euskararen B1 mailarako didaktikoki moldatzeko.


