AurtenBai.eus » Miñan proiektua
MIÑAN PROIEKTUA
2022ko ekainak 2, aurkeztu genuen jendaurrean Aurten Bai fundazioak, Guia Pedagogi ikastegiak eta Jakinola elkarteak elkarlanean egindako Miñan proiektu pedagogikoa, eta hemen labur-labur kontatuko dizuegu proiektua zertan datzan.
ZERGATIK MIÑAÑ?
Lan hau Jakinola elkarteak antolatzen dituen beste proiektu pedagogikoen artean sartuta dago, eta Miñan liburua horretarako aukeratzeak baditu arrazoi nagusi bi. Bata, istoria bera, Ibrahima Baldek bizi izandakoak ageri direlako bertan. Bestea, hizkuntza. Amets Arzallusek Ibrahimak kontatutakoa idaztiz jaso zuenez, ahozko hizkuntza batean idatzia izan da, eta testu aberatsa eta erraza da ikasle guztientzat, maila edozein izanda ere. Horregatik guztiagatik da proiektu hau, beraz, interesgarria bai formakuntza zentroetan, bai eskoletan lantzeko.
NON AURKI DAITEKE?
NOLA DAGO ANTOLATUTA?
ZER DA SORTU DUGUNA?
Elkarlan honetan ibilitako guztien hitzetan, proiektu oso baliagarria, mugazgaindikoa (Euroeskuladearentzako benetan garrantzitsua) eta mugak ezabatzen dituena da Miñan proiektu pedagogikoa. Mugak zeharkatu ahala sortutako proiektua. Mugazgaindiko partaidetza izan duena. Mugazgaindiko ikasleek erabiliko dutena.
Eskerrik asko, beraz, lankidetza honetan parte hartu duzuen taldekide guztioi:
Eskerrik asko Euroeskualdeari eta EEPri proiektua sustengatu duzuelako.
Eskerrik asko La Maison Des Langues Jakinolari, Aurten Bai fundazioari eta Guia Pedagogi ikastegiari.
Eskerrik asko kolaboratzaileei proiektuari bizi-indarra emateagatik.
*Moodle-a erabili nahi izanez gero, jarri harremanetan Jakinolarekin edo Zornotzako Barnetegiarekin.