AURTEN BAI FUNDAZIOA

AURTEN BAI Fundazio Kulturalean 1988az geroztik euskararen eta euskal kulturaren alde lanean dihardugu.

AURTEN BAI irabazteko asmorik gabeko kultura-fundazio pribatua da, eta euskal kultura eta hizkuntza sustatzea eta zabaltzea du helburu nagusi, beti ere teknologia aurreratuenak baliatuz.

AURTEN BAI Kultura-Fundazio Pribatuak helburu hauek ditu: edozein ekimen soziokultural sustatzea, euskararen zein beste hizkuntza batzuen alfabetazioarekin, esperimentazioarekin zein irakaskuntzarekin zerikusia duten kultura erakundeei laguntzea eta zerbitzu ematea, eta euskara zein euskal kultura gizartean bultzatzea.

AURTEN BAI eta ZORNOTZAKO BARNETEGIA

Jarrai iezadazu:

HELBURUAK, ZERBITZUAK ETA JARDUERAK

Helburuak bete ahal izateko, dituen baliabide ekonomikoek ahalbideratu eta duen Patronatoak onartutako programa zehatzei jarraituz, Fundazioak behean aipatzen diren ekimenak gauzatzen ditu eta aipatzen diren zerbitzuak ematen ditu:

  1. Ikerketarako laguntzak eman.
  2. Ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak eta bestelakoak antolatu.
  3. Fundazioaren helburua diren gaien inguruko erakusketa monografikoak antolatu.
  4. Fundazioko helburuetarako diren artikuluak, liburuak, aldizkariak, esku-orriak, bideoak eta filmak prestatu, sortu eta argitaratu.
  5. Euskalduntzerako eta alfabetatzerako ikastaroak antolatu.
  6. Euskaltegietan zein hezkuntza zentroetan pedagogia ekintzak antolatu.
  7. Ikerketa lanak egin.
  8. Fundazioaren helburua diren eta gizartean sor daitezkeen. ekintzak sustatu eta bideratu.
  9. Ikerketa lanen emaitzak argitaratu.
  10. Interpretazio eta itzulpen zerbitzuak eskaini.
  11. IKTak, informatika edo euskarri audiobisuala duen edozein material egin edota sortu.
  12. Hezkuntza-programa informatikoak sortu eta garatu.
  13. IKT aholkularitza eta laguntza zerbitzuak eman.
  14. Fundazioko Patronatoak, bere helburuak betetzeko, ontzat eman dezakeen beste edozein ekimen sustatu eta lagundu.

JARDUEREN MEMORIA - PROIEKTU GARRANTZITSUAK

Helburuak bete ahal izateko, dituen baliabide ekonomikoek ahalbideratu eta duen Patronatoak onartutako programa zehatzei jarraituz, Fundazioak behean aipatzen diren ekimenak gauzatzen ditu eta aipatzen diren zerbitzuak ematen ditu:

1986-1990. Alfabetatze kanpainak Bizkaian: Bizkaiko Foru Aldundiak babestuta, herri gehienetan taldeak sortu ziren, eta ikasturte bakoitzean 1.000 pertsonatik gora aritu ziren aipatu taldeetan.

1990-1993. Argentinan euskara eskolak: Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Bertan urtean barnetegi bi eratzeaz gain, 1993.ean 20 ikasle bekadun Zornotzako Barnetegira etorri ziren. Horiek bultatu ondoren, Argentinako Euskal Etxeetan euskara eskolak ematen hasi eta egungo sarea eratu zuten, hau da, orduko ikasleak egungo irakasleak dira.

1990-1992. LETRAKIT kanpaina: Euskaltzaindiak babestutako erakusketa ibiltaria, honen helburua euskal literatura bultzatzea izan zen.

1991-2004. Euskara irarkulegoa: Poznańeko Adam Mickiewicz Unibertsitatearen Hispaniako Filologiaren Fakultatean (Polonian). Bizkaiko Foru Aldundiak babestuta.

1991-2010. KLASIKOAK: Literatura klasiko unibertsaleko euskarazko itzulpenen bilduma. UPV-EHUko Euskara Institutuarekin lankidetzan egindakoa eta BBVA Fundazioak babestuta.

1994-1997. LARRAMENDI: Euskara-eskolak programatzeko eta materiala kudeatzeko programa informatikoa. Programak materialak gaika eta trebetasunka sailkatuta ditu. Honez gain, erabiltzaileari programazio berriak egiteko aukera ematen dio. Ulibarri euskaltegiarekin eta EITBrekin elkarlanean egindako lana.

1995-2000. HEZINET: Euskara irakasteko tresna telematikoak sortzeko proiektua. EHUko Informatika Faltutatearen, HABEren eta BASS enpresaren lankidetzarekin burututako proiektua.

1998-2010. HGBE/EBLUL: Bureau hau Europako elkarte bat izan da, eta bere baitan Europako Batasuneko herrietan dauden hizkuntza-gutxiengoak eta hizkuntza gutxituak biltzen zituen. Erakunde honek, Aurten Bai Fundazioak eskatuta, Nafarroako Gobernuak euskarari ematen dion tratua salatu zuen. Informazio gehiago>>>

1999- 2001. CIBERBIBLIO: Ordura arte Euskal Herrian editatutako programa interaktiboz osatutako liburutegi birtuala, EHUko Informatika Falkutaterekin lankidetzan egindakoa.

2004-2006. HATOR: El Correo egunkariarekin batera euskara hutsean gazteei zuzendutako interneteko ataria.

2000-2007. BOGA: Euskara internet bidez ikasteko programa. Egun HABEk euskara online ikasteko euskaltegien esku jartzen duen programa bakarra, horregatik da programa hau euskaltegi gehienek eskaintzen dutena.

2007-2010. EUSKAL GRAMATIKA sarean: UPV-EHUko Euskara Institutuak Espainiko Gobernuko Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak burututako euskal gramatika onlineren babeslea. Informazio gehiago>>>

2010. DENDAKETAN– Batez ere, salmenta arloko profesionalei zuzendutako euskara ikastaroa. Joko didaktikoen antzean diseinatuta dago, eta, bertan, saltokietan ohikoak izaten diren egoerak simulatzen dira.

2014-2022. 2014tik 2022ra urtero berritu izan da ETXEPARErekin dugun hitzarmena. Hitzarmen horri esker, Etxeparek mundu zabalean dituen irakurletza sareko euskal ikastetetan ari diren ikasleek ikastaroak egin dizekete Zornotzako Barnetegian.

2018. GARABIDErekin hitzarmena. Hitzarmen honen helburua da Mapuzugun hizkuntza (mapucheen hizkuntza) berreskuratzeko garatzen ari diren barnetegien dinamikak indartzea. Informazio gehiago>>>

2018-2019. ESKOLA FUTURA. Akitania Berriko unibertsitateetako ikasleek formakuntza trinkoa jaso zuten Zornotzako Barnetegian etorkizunean euskara-irakasle izateko.

2019ko otsaila. WORLD CAFEA. Aurten Bai fundazioak World Coffe-a antolatu du “Ikaskuntzaren ingurumen digitala: joerak, garapenak eta lehentasunak” lelopean. Informazio gehiago>>>

2020ko azaroa. Hitzarmena AZTARNArekin. Babesletza-akordioa “Hesia urraturik: Xabier Lete in memoriam” oratorio sinfoniko-korala argitaratzeko. Informazio gehiago>>>

2020ko abendua. Hitzarmena Academia Vasca de Derecho – Zuzenbidearen Euskal Akademia AVD-ZEA. erakundearekin. Zuzenbide arloko euskararen esamoldeak eta hiztegia zabaltzeko lankidetza hitzarmena. Informazio gehiago>>>

2022ko apirila. Caritas Euskadik eta Aurten Bai Fundazioak hitzarmen bat sinatu dute migratzaileei eta baliabiderik ez duten edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonei euskara ikastea errazteko. Informazio gehiago>>>

2020-2022. Resurrección Maria de Azkueren Hiztegi hirueleduna digitalizatzea eta webean abiaraztea

2021-2022. Jakinola Maison des Langues erakundearekin egindako proiektu mugakidea Amets Arzallusen Miñan liburua Euskararen B1 mailarako didaktikoki moldatzeko. Informazio gehiago>>>

2021-2023 Euskara ikasteko aplikazio berriak sortzea Andorid eta iOS mugikorretarako: BOGA1, BOGA2, Euskaltzaindiaren Arauak lantzen. Informazio gehiago>>>