AURTEN BAI FUNDAZIOA - HELBURUAK

Helburuak bete ahal izateko, dituen baliabide ekonomikoek ahalbideratu eta duen Patronatoak onartutako programa zehatzei jarraituz, Fundazioak behean aipatzen diren ekimenak gauzatzen ditu eta aipatzen diren zerbitzuak ematen ditu.

HELBURUAK, ZERBITZUAK ETA JARDUERAK

  1. Ikerketarako laguntzak eman.
  2. Ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak eta bestelakoak antolatu.
  3. Fundazioaren helburua diren gaien inguruko erakusketa monografikoak antolatu.
  4. Fundazioko helburuetarako diren artikuluak, liburuak, aldizkariak, esku-orriak, bideoak eta filmak prestatu, sortu eta argitaratu.
  5. Euskalduntzerako eta alfabetatzerako ikastaroak antolatu.
  6. Euskaltegietan zein hezkuntza zentroetan pedagogia ekintzak antolatu.
  7. Ikerketa lanak egin.
  8. Fundazioaren helburua diren eta gizartean sor daitezkeen. ekintzak sustatu eta bideratu.
  9. Ikerketa lanen emaitzak argitaratu.
  10. Interpretazio eta itzulpen zerbitzuak eskaini.
  11. IKTak, informatika edo euskarri audiobisuala duen edozein material egin edota sortu.
  12. Hezkuntza-programa informatikoak sortu eta garatu.
  13. IKT aholkularitza eta laguntza zerbitzuak eman.
  14. Fundazioko Patronatoak, bere helburuak betetzeko, ontzat eman dezakeen beste edozein ekimen sustatu eta lagundu.