AURTEN BAI FUNDAZIOA EUROPAN

1988an sortu zenetik Aurten Bai Fundazioak eleaniztasunaren alde egin du lan, eta uneoro saiatu da Europar Batasuneko hizkuntza gutxituen edo eskualde-hizkuntzen presentzia bermatzen.

EUROPAKO JARDUERA

Horretarako, lan-lerro bi garatu dira:

  1. Eskualde-hizkuntzen edo hizkuntza gutxituen alde behar egiten duten sareetan parte hartzea.1998tik 2010era, Aurten Bai Fundazioa EBLUL (European Bureau for Lesser Used Languages) erakundearen partaide izan zen. Europar erakunde honek Hizkuntza gutxituen zein eskualde-hizkuntzen sustapenaren alde lan egin zuen.

    2010etik aurrera, Aurten Bai Fundazioa  NPLD (bere ingeleseko sigletatik: Network to Promote Linguistic Diversity -Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sarea) sareko kide da. NPLD-a hizkuntza politiken arloan lan egiten duen europar sarea da; hain zuzen ere, lehenago aipatutako hizkuntza gutxituen zein eskualde-hizkuntzen arloan. NPLD sareak Estatu mailako zein eskualde mailako gobernuak, unibertsitateak eta elkarteak hartzen ditu bere baitan.

    Sare honen eginkizun nagusia europako hizkuntza aniztasuna gordetzearen eta bultzatzearen garrantziaz kontzientzia sortzea da. Hori lortzeko egindako lanen artean hau gailendu nahi dugu “Europako Hizkuntza Aniztasunerako Ibilbide Orria” 
    NPLD sareko kideok landutako dokumentua da. Bertan, alde batetik, Europar Batasunak hizkuntza aniztasunarekin duen konpromisoa baieztatzen da; bestetik, Europan hitz egiten den edozein hizkuntza, duen maila edozein izanda ere, guztion baliotzat hartuko dela eta, beraz, beharrezko laguntza, sustapen eta errespetua ere izango dituela ziurtatzen da.

    Era berean, NPLD sareak hizkuntza aniztasunaren alde egiten dituen ekintzen artean, Gutxiengo Nazionalen eta Europar Kontseiluko Hizkuntza Gutxituen Unitatearekin, Europar Parlamentuarekin eta Europar Batzordearekin batera lan egitea dago.

    NPLD sareak hitzaldi eta jardunaldiak antolatzen ditu urtean zehar, aditu, akademiko eta gobernu-ordezkariak elkar daitezen, eta europar lurraldeetako hizkuntza politiken aplikazioan eta haien analisian sakon dezaten, baita jakintza eta bizipenak parteka ditzaten ere. Honekin lotuta, azpimarratzekoa litzateke honako hau: NPLD-Coppieters Campus bi urtean behin egiten dena, NPLDaren Urteroko Asanblearekin batera izaten den Urteroko Biltzarra, eta Hizkuntzen Europako Eguna, urtero, irailaren 26aren inguruan egiten dena.

  2. Espainiar Erresumak Hizkuntza Gutxituen edo Eskualde-hizkuntzen Europar Gutunarekin hartutako konpromisoa betetzen duela ziurtatzeko egiten diren lanetan partehartzea.

 

NPLDaren atal honetan Europako hizkuntza aniztasunean izan diren azken berriak eta eguneratzeak daude jasota; era berean, NPLDak aldian-aldian NPLD Newsletter aldizkaria plazaratzen du. Hemen irakur daiteke, baita posta elektronikoz jasotzeko izena eman ere.