ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA ETA AURTEN BAI

2014az geroztik, ETXEPARE Institutuarekin sinatutako hitzarmenari esker, mundu osoko hainbat unibertsitatetako ikasleak Zornotzako Barnetegira etortzen dira euskara-ikastaroak egitera.

2023

ETXEPARE Euskal Institutuaren eta Aurten Bai Fundazioaren arteko lankidetzari esker, aurten ere, 30 bat  ikasle etorri dira Zornotzako Barnetegira, erdiak uztailean, bigarren hamabostaldian, eta besteak abuztuaren 1ean, abuztuko lehenengo hamabostaldikora. Gainera, uztailean beste 8 ikasle aritu izan dira euren etxeetatik ikastaro telematiko batean. Lehen, udan Ipar hemisforioko ikasleak etortzen ziren, eta neguan Hego hemisferiokoak, baina aurten udan ere etorri zaizkigu Hego hemisforiokoak. Etorri diren ikasleak eta modu telematikoan aritu direnak, beraz, hainbat herrialdeetakoak izan dira: Polonia, Italia, Alemania, Ameriketako Estatu Batuak, Argentina, Uruguay, Mexiko, Japonia, …

2022

Aurten ere ongietorria eman diegu Zornotzara etorri diren 16 ikasleei, eta beste 15ek on line ikasten jarraitzen dute, barnetegiko irakasleen babespean.

2022ko uztailaren 21ean, Etxepareren zuzendari Irene Larrazaren bisita izan zuten eta beraien esperientziak partekatzeko aukera izan zuten.

Larrazak ikasleek euskararen eta euskal kulturaren zabalpenean duten papera azpimarratu zuen. Mikel Etxebarria Fundazioko presidenteak Institutuaren eta Fundazioaren arteko lankidetzaren garrantzia nabarmendu zuen. Abuztuan ere beste 17 ikasle izango dira Zornotzako barnetegian hainbat herrialde eta unibertsitatetakoak, besteak beste, Mexiko, Alemania, Finlandia, Polonia, Txekia, Frantzia eta Japoniakoak.