CARITAS EUSKADI ETA AURTEN BAI FUNDAZIOA

Caritas Euskadik eta Aurten Bai Fundazioak hitzarmen bat sinatu dute migratzaileei eta baliabiderik ez duten edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonei euskara ikastea errazteko.

AURTEN BAI FUNDAZIOAK ETA CARITAS EUSKADIK HITZARMENA SINATU DUTE BILBON, 2022KO APIRILAREN 26AN

Gizarte-bazterketako egoeran dauden biztanleek bizi duten errealitate konplexuaren aurrean, egoera horiek gainditzeko lurraldean diharduten eragileen arteko laguntza koordinatuak inpaktu handiagoa lor dezake.

Caritas Euskadik pertsonen eta komunitatearen garapen integrala sustatzen du, pobrezia- eta bazterkeria-errealitateei arreta berezia eskainiz. Laguntza integral horren barruan, alfabetatze proiektuak eskaintzen ditu lagundutako pertsonek egin dezaketen ibilbidean.

Zornotzako Barnetegia kudeatzen duen Aurten Bai Fundazioak, Caritasen ekintza ezagutzen duenak, ekintza horretatik eratorriko ikasleak hartzeko konpromisoa hartu du. Zornotzako Barnetegian ikasleek ikastaro osoak egingo dituzte, ahal dela pentsio osoko erregimenean.

Hitzarmena sinatzen duten bi erakundeek bazterkeria-egoeran dauden pertsonentzako euskara sustatzeko konpromisoa hartze dute. Bien ustez, herritar migratzaileei eta baliabiderik ez duten edo bazterketa-arriskuan dauden herritarrei ikaskuntza erraztea ekintza positiboa baita gizarte-kohesiorako, batez ere,  bi hizkuntza ofizial dituen Euskadi bezalako komunitatean integratzeko.

Hitzarmen horri esker, urtean 24 pertsonak izango dute neguko ikastaroak egiteko aukera (urritik ekainera, biak barne), eta beste 8k udako ikastaroetan egin ahal izango dituzte (uztailetik irailera, biak barne).