AURTEN BAI Fundazio Kulturalean 1988az geroztik euskararen eta euskal kulturaren alde lanean dihardugu.
AURTEN BAI irabazteko asmorik gabeko kultura-fundazio pribatua da, eta euskal kultura eta hizkuntza sustatzea eta zabaltzea du helburu nagusi, beti ere teknologia aurreratuenak baliatuz.
AURTEN BAI Kultura-Fundazio Pribatuak helburu hauek ditu: edozein ekimen soziokultural sustatzea, euskararen zein beste hizkuntza batzuen alfabetazioarekin, esperimentazioarekin zein irakaskuntzarekin zerikusia duten kultura erakundeei laguntzea eta zerbitzu ematea, eta euskara zein euskal kultura gizartean bultzatzea.