Azken eguneratzea: 2023/01/21
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra - DBEO), betez, Zornotzako Barnetegia – Aurten Bai Fundazioa, Boga – euskara ikastaroa (aurrerantzean, Aplikazioa) aplikazioaren erabiltzaileei jakinarazten die beren borondatez erregistratzeko, sartzeko eta zerbitzua erabiltzeko prozesuan eman dituzten beren datu pertsonalen tratamendua zein izango den.
AURTEN BAI FUNDAZIOA (IFK/IFZ: G48254767; jakinarazpenetarako helbidea: Zornotzako Barnetegia, Larra Auzoa z/g, Amorebieta, Bizkaia) da Aplikazioaren bezeroek (aurrerantzean, Erabiltzaileak) emandako datuen tratamenduaren arduraduna.
Aplikazioan erregistratu, sartu eta ondoren erabiltzeko, erabiltzaileak datu pertsonalak eman beharko ditu, bere borondatez (funtsean, identifikatzaileak eta harremanetarako datuak), eta datu horiek AURTEN BAI FUNDAZIOAren titulartasuneko euskarri automatizatuetan sartuko dira.
Erabiltzaileek emandako datuak biltzea, biltegiratzea, aldatzea, egituratzea eta, hala badagokio, ezabatzea arduradunak egindako tratamendu-eragiketak izango dira, Aplikazioak behar bezala funtzionatzen duela bermatzeko, zerbitzuak emateko eta/edo erabiltzailearekin merkataritza-harremana izateko, eta zerbitzua kudeatzeko, administratzeko, informatzeko, emateko eta hobetzeko.
Erabiltzaileak emandako datu pertsonalak – batez ere, posta elektronikoa edo e-posta – buletinak (newsletterrak) eta Aplikazioaren sustapenen eta/edo publizitatearen merkataritza-komunikazioak bidaltzeko ere erabili ahal izango dira, baldin eta Erabiltzaileak, aldez aurretik, berariazko baimena eman badu komunikazio horiek elektronikoki jasotzeko.
Erabiltzailearen datuen tratamenduaren legitimazioa tratamendua legitimatzen duten honako oinarri juridiko hauen bidez egiten da:
• Informazioa eskatzea eta/edo Aplikazioaren zerbitzuak kontratatzea. Horien terminoak eta baldintzak Erabiltzailearen eskura jarriko dira beti, aldez aurretik, berariaz onar ditzan.
• Erabiltzailearen baimen aske, espezifiko, informatu eta zalantzarik gabea, pribatutasun-politika hau Erabiltzailearen eskura jarriz. Pribatutasun-politika adierazpen baten bidez edo baiezko ekintza argi baten bidez onartu beharko du, adibidez, horretarako propio jarritako lauki bat markatu. Erabiltzaileak AURTEN BAI FUNDAZIOAri bere datuak ematen ez badizkio, edo oker edo osatu gabe ematen baditu, ezin izango du aplikazioa erabili.
Erabiltzaileak emandako datu pertsonalak tratamenduaren arduradunaren sisteman eta datu-baseetan gordeko dira, hark aplikazioa erabiltzen jarraitzen duen bitartean, eta, betiere, horiek ezabatzea eskatzen ez badu.
Tratamenduaren ondorioz sor daitezkeen erantzukizunak argitzeko, datuak gutxienez bost urtez gordeko dira.
Datuak ez zaizkio AURTEN BAI FUNDAZIOAtik kanpoko hirugarren bati jakinaraziko, legeak hala agintzen ez badu, eta, edozein kasutan ere, erabiltzaileari baimena eskatu ondoren. Bestalde, AURTEN BAI FUNDAZIOAk sarbidea eman ahal izango die edo transmititu ahal izango dizkie erabiltzaileak emandako datu pertsonalak datuen tratamendurako enkargu-akordioak sinatu dituzten zerbitzuen hirugarren hornitzaileei, baldin eta informazio hori arduradunaren aldeko eta konturako zerbitzu bat emateko soilik eskuratzen badute.
AURTEN BAI FUNDAZIOAk Erabiltzaileari jakinarazten dio, datuak ostatatzeko zerbitzu-emaile gisa eta Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean (LSSI) ezarritakoaren arabera, 12 hilabetez gordetzen duela ostatatutako datuen jatorria eta zerbitzua ematen hasi zen unea identifikatzeko beharrezkoa den informazioa.
Datu horien atxikipenak ez dio komunikazioen sekretuari eragiten, eta ikerketa kriminal baten esparruan edo segurtasun publikoa babesteko baino ezin izango dira erabili, eta hala eskatzen duten epaileen eta/edo auzitegien edo Ministerioaren esku jarriko dira.
Datuak Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei jakinarazteko, datu pertsonalak babesteari buruzko araudian xedatutakoa beteko da, eta araudi hori erabat errespetatuko da.
Tratamenduaren arduradunak beharrezko neurriak hartzen ditu datuen segurtasuna, osotasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Erregelamendu hori pertsona fisikoen babesari buruzkoa da, datu pertsonalen tratamenduari eta haien zirkulazio askeari dagokienez.
Arduradunak bere zerbitzarietan ostatatutako edukien babeskopiak egiten baditu ere, ez du bere gain hartzen erabiltzaileek datuak ustekabean galtzea edo ezabatzea. Era berean, ez du bermatzen Erabiltzaileek ezabatutako datu guztiak birjarriko dituztenik; izan ere, baliteke datu horiek ezabatu eta/edo aldatu izana azken segurtasun-kopia egin zenetik igarotako denbora-tartean.
Aplikazioaren bidez emandako zerbitzuek, backup zerbitzu espezifikoek izan ezik, ez dute barne hartzen tratamenduaren arduradunak egindako segurtasun-kopietan gordetako edukiak birjartzea, galera hori erabiltzaileari egotz dakiokeenean; kasu horretan, berreskurapenaren konplexutasunarekin eta bolumenarekin bat datorren tarifa bat zehaztuko da, betiere erabiltzaileak onartu ondoren. Ezabatutako datuak birjartzea zerbitzuaren prezioan sartuta dago, baldin eta edukiaren galera arduradunari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik gertatu bada.
AURTEN BAI FUNDAZIOAk erabiltzaileari jakinarazten dio sarbide, zuzenketa, mugaketa, ezabatze, aurkaritza eta eramangarritasun eskubideak dituela. Eskubide horiek info@zornotzakobarnetegia.eus helbide elektronikora bidalitako eskaeraren bidez baliatu ahal izango ditu. Halaber, erabiltzaileak eskubidea du hasieran emandako baimena ezeztatzeko, eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren (AEPD) aurka eskubideak erreklamatzeko.
Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko Legea aplikatuz, AURTEN BAI FUNDAZIOAK ez du publizitate- edo sustapen-komunikaziorik bidaliko posta elektronikoz edo beste komunikabide elektroniko baliokideren baten bidez, baldin eta aldez aurretik ez badu komunikazio horien hartzaileek eskatu edo berariaz baimendu.
Aurretiaz kontratu-, lege- edo zerbitzu-harremana duten erabiltzaileen kasuan, tratamenduaren arduradunak baimena du arduradunaren produktu edo zerbitzuei buruzko merkataritza-komunikazioak bidaltzeko, baldin eta hasiera batean bezeroarekin kontratatu zirenen antzekoak badira.
Jakinarazpen horiek jasotzerakoan erabiltzaileak baja eman nahi badu, posta elektronikoz bidali ahal izango du bere borondatea info@zornotzakobarnetegia.eus helbidera.
Last updated: 21/01/2023
In accordance with Regulation (EU) 2016/679 of the European Parliament and of the Council of 27 April 2016 on the protection of individuals with regard to the processing of personal data and on the free movement of such data (General Data Protection Regulation - GDPR), Zornotzako Barnetegia - Aurten Bai Fundazioa, informs users of the "Boga - Basque language course" application (hereinafter, the Application), about the processing of personal data, which they have voluntarily provided during the registration process, access and use of the service.
AURTEN BAI FUNDAZIOA, with CIF/NIF no.: G48254767 and address for notification purposes at: Zornotzako Barnetegia, Larra Auzoa z/g, Amorebieta (Bizkaia), is the entity responsible for the processing of the data provided by the customers of the Application (hereinafter, the User/s).
In order to proceed with the registration, access and subsequent use of the Application, the User must voluntarily provide personal data (essentially, identification and contact data), which will be incorporated into automated supports owned by AURTEN BAI FUNDAZIOA.
The collection, storage, modification, structuring and, where appropriate, elimination of the data provided by Users will constitute processing operations carried out by the Data Controller, with the aim of guaranteeing the correct functioning of the Application, maintaining the service provision and/or commercial relationship with the User, and for the management, administration, information, provision and improvement of the service.
The personal data provided by the User -especially electronic mail or e-mail- may also be used to send newsletters, as well as commercial communications of promotions and/or advertising of the Application, provided that the User has previously given his/her express consent to receive these communications by electronic means.
The processing of the User's data is carried out on the following legal bases that legitimise the same:
- The request for information and/or the contracting of the services of the Application, the terms and conditions of which will be made available to the User in all cases, in advance, for their express acceptance.
- The free, specific, informed and unequivocal consent of the User, making this privacy policy available to them, which they must accept by means of a statement or a clear affirmative action, such as ticking a box provided for this purpose.
In the case that the User does not provide AURTEN BAI FUNDAZIOA with his/her data, or does so incorrectly or incompletely, it will not be possible to proceed with the use of the Application.
The personal data provided by the User will be kept in the systems and databases of the Data Controller for as long as the User continues to use the Application and as long as the User does not request its deletion.
In order to purge the possible responsibilities derived from the processing, the data will be kept for a minimum period of five years.
The data will not be shared with any third party unrelated to AURTEN BAI FUNDAZIOA, unless legally obliged to do so or, in any case, with the prior consent of the User.
On the other hand, AURTEN BAI FUNDAZIOA may give access to or transmit the personal data provided by the User to third party service providers, with whom it has signed data processing agreements, and who only access said information in order to provide a service for and on behalf of the Controller.
AURTEN BAI FUNDAZIOA informs the User that, as a data hosting service provider and by virtue of the provisions of Law 34/2002 of 11 July 2002 on Information Society Services and Electronic Commerce (LSSI), it retains for a maximum period of 12 months the information necessary to identify the origin of the data hosted and the time at which the service was initiated.
The retention of this data does not affect the secrecy of communications and may only be used within the framework of a criminal investigation or for the safeguarding of public security, being made available to the judges and/or courts or the Ministry that so requires.
The communication of data to the State Security Forces and Corps shall be made in accordance with the provisions of the regulations on personal data protection, and with the utmost respect for the same.
The Data Controller adopts the necessary measures to ensure the security, integrity and confidentiality of the data in accordance with the provisions of Regulation (EU) 2016/679 of the European Parliament and of the Council of 27 April 2016 on the protection of individuals with regard to the processing of personal data and on the free movement of such data.
Although the Controller makes backup copies of the content hosted on its servers, it is not responsible for the accidental loss or deletion of data by Users. Likewise, it does not guarantee the total replacement of data deleted by Users, as said data may have been deleted and/or modified during the period of time that has elapsed since the last backup copy.
The services provided or rendered through the Application, except for specific backup services, do not include the replacement of the contents kept in the backup copies made by the Data Controller, when this loss is attributable to the user; in this case, a fee will be determined according to the complexity and volume of the recovery, always with the prior acceptance of the user. The replacement of deleted data is only included in the price of the service when the loss of the content is due to causes attributable to the Controller.
AURTEN BAI FUNDAZIOA informs the User that he/she has the right to access, rectification, limitation, suppression, opposition and portability, which may be exercised by sending a request to the following e-mail address: info@zornotzakobarnetegia.eus. Likewise, the User has the right to revoke the consent initially given, and to lodge claims of rights before the Spanish Data Protection Agency (AEPD).
In application of the LSSI (Information Society Services Act), AURTEN BAI FUNDAZIOA will not send advertising or promotional communications by e-mail or any other equivalent means of electronic communication that have not been previously requested or expressly authorised by the recipients of the same.
In the case of users with whom there is a previous contractual, legal or service relationship, the Data Controller is authorised to send commercial communications regarding the products or services of the Data Controller that are similar to those that were initially contracted with the client.
In the event that the User wishes to unsubscribe from receiving the aforementioned communications, he/she may do so by sending his/her wishes by e-mail to the following address: info@zornotzakobarnetegia.eus