• +34 946 308 304
  • info@aurtenbai.eus

Europako Jarduera

1998. urtean sortu zenetik, Aurten Bai Fundazioak Europako eleaniztasunaren alde lan egin du, batez ere Europar Batasunean eskualdeko hizkuntza eta hizkuntza gutxituen presentzia bermatzeko.

Horretarako bi bide jorratu ditu:

  1. Hizkuntza gutxituen alde lan egiten duten sareetan parte hartzea.

    1998tik 2010era Aurten Bai Fundazioa EBLULeko (European Bureau for Lesser Used Languages) partaide izan zen. Europar erakundea honek hizkuntza gutxituen promozioaren alde lan egiten zuen.

    2010. urtetik Aurten Bai Fundazioa NPLD (Network to Promote Linguistic Diversity) sareko partaidea da.

    NPLD erakundeak burututako lanen artean honako hau aipatuko dugu: "Europako Hizkuntza Aniztasunerako Ibilbide Orria"

  2. Espainiako Erreinuak Europako Hizkuntza Gutxituei buruzko Europako Gutunarekiko hartutako konpromezuen betetze mailaren jarraipena egiten parte hartzea.

Europako aniztasun linguistikoari buruzko azken berriak NPLDko webguneko Latest news atalean aurki daitezke.