• +34 946 308 304
  • info@aurtenbai.eus

Aurten Bai Fundazioa

AURTEN BAI irabazteko asmorik gabeko kultura-fundazio pribatua da eta euskal kultura eta hizkuntza sustatzea eta zabaltzea du helburu nagusi, beti ere teknologia aurreratuenak baliatuz.

AURTEN BAI Kultura-Fundazio Pribatuak helburu hauek ditu: edozein ekimen soziokultural sustatzea, euskararen zein beste hizkuntza batzuen alfabetazioarekin, esperimentazioarekin zein irakaskuntzarekin zerikusia duten kultura erakundeei laguntzea eta zerbitzu ematea, eta euskara zein euskal kultura gizartean bultzatzea.

Helburu horiek bete ahal izateko, dituen baliabide ekonomikoek ahalbideratu eta duen Patronatoak onartutako programa zehatzei jarraituz, Fundazioak behean aipatzen diren ekimenak gauzatzen ditu eta aipatzen diren zerbitzuak ematen ditu:

  1. Ikerketarako laguntzak eman
  2. Ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak eta bestelakoak antolatu
  3. Fundazioaren helburua diren gaien inguruko erakusketa monografikoak antolatu
  4. Fundazioko helburuetarako diren artikuluak, liburuak, aldizkariak, esku-orriak, bideoak eta filmak prestatu, sortu eta argitaratu
  5. Euskalduntzerako eta alfabetatzerako ikastaroak antolatu
  6. Euskaltegietan zein hezkuntza zentroetan pedagogia ekintzak antolatu
  7. Ikerketa lanak egin
  8. Fundazioaren helburua diren eta gizartean sor daitezkeen ekintzak sustatu eta bideratu
  9. Ikerketa lanen emaitzak argitaratu
  10. Interpretazio eta itzulpen zerbitzuak eskaini
  11. IKTak, informatika edo euskarri audiobisuala duen edozein material egin edota sortu
  12. Hezkuntza-programa informatikoak sortu eta garatu
  13. IKT aholkularitza eta laguntza zerbitzuak eman
  14. Fundazioko Patronatoak, bere helburuak betetzeko, ontzat eman dezakeen beste edozein ekimen sustatu eta lagundu

Aipatu helburu hori lortzeko egindako bidea luzea izan da, eta eskuartean izandako proiektuak asko. Hemen batzuk aipatzearren ondorengoak gogoratuko ditugu:

    1986-1990 Alfabetatze kanpainak Bizkaian. Bizkaiko Aldundiarekin batera, herri gehienetan taldeak sortu ziren, urtean 1.000 pertsonatik gora aritu ziren aipatu taldeetan.
    1990-1993 Argentinan euskara eskolak. Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Bertan urtean barnetegi bi eratzeaz gain, egungo sarea eratu zen, orduan erain zen egun dagoena, horretarako hasierako egitasmo hartan parte hartu zutenen inplikazioa bultzatu zen , hau da, orduko ikasleak oraingo irakasleak dira.
    1990-1992 LETRAKIT kanpaina, Euskaltzaindiarekin batera. Lurralde guztietan alfabetatzea bultzatzeko erakusketa ibitaria.
    1991 KLASIKOAK Literatura klasikoaren euskarazko itzulpenen bilduma. EHUko Euskara Instutuarekin lankidetzan egindakoa.
    1991-2004 Euskara irakurlegoa Poznaneko filologia hispanistikoko fakultatean. Polonian. Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera.
    1994-1997 LARRAMENDI euskara-eskolak programatzeko eta materiala kudeatzeko programa informatikoa. Materialak gaika eta trebetasunka sailkatuta dituenak. Ulibarri euskaltegiarekin eta EITBrekin batera elkarlanean egindakoa.
    1995-2000 HEZINET euskara irakasteko tresna telematikoak sortzeko proiektua. EHUko Informatika Faltutatearen, HABEren eta BASS enpresaren lankidetzarekin burututako proiektua.
    1998-2010 HGBE/EBLULeko partaide izan zen. Bureau hau Europako elkarte bat izan da, eta bere baitan Europar Batasuneko herrietan dauden hizkuntza-gutxiengoak eta hizkuntza gutxituak biltzen zituen. Europako Batzarraren laguntza zuen, eta horren kontsulta-organoa zen. Bureau-a estatu-batzordeen arabera antolatuta zegoen, eta hor estatu guztien hizkuntza-gutxiengoak eta hizkuntza gutxituak zeuden ordezkatuta.
    2010 NPLD (Network to Promote Linguistic Diversity) 2010. urtetik Aurten Bai Fundazioa NPLD izeneko europar sareko partaidea da. Sare honek europako dibertsitate linguistikoaren errekonozimenduaren alde lan egiten du, batez ere hizkuntza gutxituei lagunduz.
    1999-2001 CIBERBIBLIO Euskal Herrian editatutako programa interaktiboz osatutako liburutegi birtuala, EHUko informatika falkutaterekin lankidetzan egindakoa.
    2004 HATOR El Correo egunkariarekin batera euskara hutsean gazteei zuzendutako interneteko ataria.
    2000-2007 BOGA euskara internet bidez ikasteko programa. Egun HABEren eskutik euskaltegi askok eskaintzen dutena.
    2007-2010 EUSKAL GRAMATIKA sarean proiektuaren laguntzailea EHUko Euskara Institutuak burututako ekimena.
    2010 DENDAKETAN merkataritza arloko profesionalei zuzendutako euskara ikastaro laburra. Jolas didaktiko moduan burutzeko prestatu da, jolasaren bidez simulatzen dira merkataritzako komunikazio-jarduerak.